Mundua -

Annan ordezkatuko du

Brahimi, NBEk izendatutako Siriako bitartekari berria

Aljeriako diplomatikoak (78 urte ditu) erantzukizun berriak irailaren 1etik aurrera hartuko ditu.

Ladjar Brahimi, Siriako bitartekari berria. Argazkia: EFE
Ladjar Brahimi, Siriako bitartekari berria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak eta Arabiar Ligak Ladjar Brahimi Aljeriako diplomatikoa hautatu dute Siriako bitartekari berria izateko. Hark Kofi Annan ordezkatuko du; abuztuaren 2an utzi zuen kargua.

Eduardo del Buey Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiaren bozeramaileak azaldu duenez, Bahimik (78 urte ditu) erantzukizun berriak irailaren 1etik aurrera hartuko ditu.

"Idazkari nagusiak aintzat hartu du Brahimik bere talentua eta esperientzia ekartzeko nahia, eta nazioarteko komunitatearen beharra izango du eginbehar honetan, baita Segurtasun Kontseiluarena ere", azaldu du bozeramaileak.

Siriako indarkeria amaitu egin behar dela nabarmendu ostean, istilu berriek eta militarizazioak "sufrimendua" areagotu besterik ez dutela egingo azaldu du, eta zailagoa egingo duela "krisiaren irtenbide baketsu baterako bidea" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea