Mundua -

Bi urteko kartzela zigorra

Nortzuk dira Pussy Rioteko neskak?

Koloreetako buru-berokien azpian unibertsitatean ikasitako hiru emakume daude

Pussy Rioteko aktibisten aldeko ekintza. Argazkia: Efe
Pussy Riot, errudun, 'erlijio-gorrotoak eragindako bandalismoagatik'

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Pussy Riot” kolektiboko kideek bi urteko kartzela zigorra jaso ostean, badirudi munduak kolore deigarrizko txoten atzean izkutatzen diren hiru neska horiengan jarri duela begirada. Baina badakigu nortzuk diren benetan?

María Aliójina

Mariak Kazetaritzako laugarren kurtsoa ikasten ari da Moskuko unibertsitate batean, eta Giza Eskubideen aldeko zenbait elkarteetarako lan egiteaz gain ekologiaren aldeko protestetan parte hartzen du. 24 urte ditu, baina dagoeneko 5 urteko ume baten ama da. “Kristau ortodoxoa naiz, baina ideia politiko batzuk defendatzen ditut. Zer egin behar dut orduan? esan du epaiketa bitartean katedraleko ekintzaren inguruan galdetuta.

Nadezhda Tolokónnikova

Lau urteko neska baten ama izateaz gain taldeko gazteena ere bada (22 urte). Errusia iparraldean dagoen Norilskeko hirian jaiotakoa, Filosofia ikasi du Moskuko Unibertsitatean. Pussy Rioteko ordezkari bezala egiten duen Pyotr Verzilov aktibistarekin ezkonduta dago.

Yekaterina Samutsévich

30 urterekin, epaitutako hiruetatik zaharrena da Yekaterina. Informatikan lizentziatua, programatzaile bezala egin du lan zenbait lekutan. Geroago Argazkigintza eta Multimedia ikasi zuen Moskuko Rodchenko eskola famatuan. Epaiketan zehar ez du hitz askorik egin, eta protagonismoa beste bi kideei utzi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea