Mundua -
Siria
Arabiar Emirerri Batuetako enbaxadore siriarrak ihes egin du
Abdelatif al Dabakek Qatarrera desertatu du. Bere emazteak, Lamia al Haririk, Txipreko enbaxadako kargua utzi ondoren aldegin du Dabakek.
Erredakzioa
Abdelatif al Dabakek, Arabiar Emirerri Batuetako enbaxadore siriarrak ihes egin du Qatarrera eta bere herrialdeko kargu diplomatikoa bertan behera utzi du. Erabaki honekin, bere emaztearen pausuak jarraitzen ari da, Lamia al Haririk Txipreko enbaxada utzi baizuen aste honetan, gero, aurkariekin bat egiteko.
Turkiak Siriarekiko muga itxi du
Erregimen siriarrak arma kimikoak erabili ditzakeela entzuneta gero hartu du erabakia Turkiak. Halere, siriako errefuxiatuek eurenmugetara sartzeko baimena dute. Turkiak Siriarekiko duen mugaren itxiera, merkataritza eta aduana ministroak, Hayati Yazicik iragarri du eta 900 kilometroetan zehar 13 pausutan eragingo du. Siriako soldadu eta matxinoen arteko borrokek, hainbat kamioi turkiar suntsitu zituen eta honek eraginda ere hartu dute muga itxitzeko erabakia.
Gainera, siriar matxinoek mugako hainbat aginte postu kontrolpean hartu dituzte Bashar al Assaden aurka egiteko, eta honek, berehala piztu zuen alarma aldameneko herrialdean. Horrez gain, Siriako gobernuak arma kimikoak erabili ditzakeela zabaldu ondoren, Turkiak gai honetan adituak direnak bidali ditu Siriako mugara.
Damascon lehenengo eta gero Alepo.
Matxino eta erregimenaren arteko borrokak Damascora iritsi ondoren, orain, Siriako bigarren hiri handienera ere iritsi dira, Alepora, Siria iparraldean. Gobernuak borrokarako hegazkinak erabili ditu hiri honetan matxinoen aurka aritzeko, baina beti bezela, zibilak izan dira kaltetuenak. Orotara, 80 hildako baino gehiago egon dira.
Guztira, 30.000 eta 40.000 siriarrek gurutzatu dute Siriako muga, gerrarengandik ihesi.