Mundua -

Siriaren bonbardaketa

Gutxienez 45 hildako Siriako erregimenaren bonbardaketa batean

Oposizioaren arabera, Damaskoko hegoaldeko Sayida Zeinabeko auzoan egiten ari ziren hileta baten aurka erasotu du Siriako gobernuak.

Borrokak ez du etenik Damaskon

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bashar Al-Assaden erregimenak Sayida Zeinaben egiten ari ziren hileta baten aurka erasotu du eta gutxienez 45 pertsona hil dira. Atzoko atentatuaren ostean gobernuak egindako lehenengo erasoa izan da.

Hildakoen kopurua ezberdina da taldeen arabera: Shamek dio hildakoen kopurua 45ekoa dela, auzoko koordinazio batzordeek diote 60 izan direla, Siriako iraultzaren batzorde orokorrak berriz, kopurua ehundik gorakoa dela esan du, eta azkenik, Siriako giza eskubideen behatokiak hamarrekoak izan direla dio.

Istiluak

Bien bitartean, etengabekoak dira Siriako armada eta erreboltarien arteko liskarrak Damaskon. Atzoko erregimenaren aurkako atentatuaren ostean, oposizioak dio erasoak indartu egin direla hirigunean eta hego-mendebaldean.

Siriako iraultzaren batzorde orokorrak dio istilu gogorrak direla Al Mezzehen, non Siriako armada libreko matxinatuak daude alde batetik, eta bestetik gobernuko indarrak. Taldeak dio helikopteroen leherketa eta tiroketak etengabe entzuten direla.

Behatokiaren arabera, liskarrek hirugarren egunez jarraitzen dute Al Mayid mezkita inguruan, armadaren bonbardaketa artean. Gobernukoak erasoak indartu ditu atzoko atentatuaren ostean, non defentsa ministroa, Daud Abdelá Rayiha eta ministro ordea Asef Shaukat hil zituzten besteak beste.

Izendatu berri duten defentsa ministro berriak, Fahd Yasemek esan du atentatuak ez duela Siriako armada kokilduko eta ustezko terroristen aurka arituko dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea