Mundua -

Gatazka Sirian

Kofi Annanek hirugarren bisita egin du Siriara

Nazio Batuen Erakundeko berriemaile berezia Bachar al Asad Siriako presidentearekin bilduko da berriro. Bitartekaritza lan berri honen bitartean, indarkeriak bere horretan darrai.

Kofi Annan Siriako presidentearekin batzartuko da hirugarrenez. Argazkia: EFE
Kofi Annan Siriako presidentearekin batzartuko da hirugarrenez. Argazkia: EFE
Kofi Annan Siriako presidentearekin batzartuko da hirugarrenez. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko berriemaile berezia Sirian da hirugarrenez, Susan Ghoshe NBEko Siriako misioaren bozeramaileak jakitera eman duenez.

Joan den ostiralean Parisen izandako "Siriako Lagunak" taldea osatzen duten herrialdeek goi-bilera egin zuten, eta bertan parte hartu zutenek Siriako Gobernuaren gaineko presioa handitzea eskatu zioten Nazio Batuen Erakundeari.

Aurrekoetan bezala, Bachar al Asad Siriako presidentearekin bilduko da Annan. Honen aurreko bisitak maiatzean eta martxoan izan ziren.

Annanek proposatutako bakerako plana porrot egin ostean, Siriako Ekintza Taldeak proposatutako ekimen berria dago mahai gainean. Siriako agintariek ez dute oraindik erantzun ofizialik eman, baina Gobernuko komunikabideek ekimena salatu dute, herritarren iritzia aintzat hartzen ez duelako.

Annanek sustatutako bitartekaritza lan berri honen bitartean, indarkeriak bere horretan darrai Sirian. Armadak igande honetan iragarri duenez, misilekin entrenamendurako maniobrak egin dituzte asteburu honetan, itsasotik etor daitekeen balizko eraso bati aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea