AEB-ko Hauteskundeak -

Estatu Batuak

Obama: 'Osasun erreformak jasotako babesa denon garaipena da'

Gorenak argi berdea eman dio Obamaren osasun erreformari. Ebazpena erabakigarria izan liteke azaroko hauteskundeetan, presidenteak kapital politiko handia jarri baitzuen jokoan erreforma honekin.

Barack Obama. EFE
Barack Obama. EFE
Osasun erreforma amerikarrentzat garaipen bat dela esan du Obamak

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidentearen hitzetan 'denon garaipena' da Auzitegi Gorenak osasun erreformari argi berdea eman izana. Erreforma bideratu zutenean piztutako eztabaidek AEBak zatitu zituztela gogoratu du presidenteak, eta eztabaida horiek berriro ez irekitzea eskatu du.

''Ez nuen erreforma aurrera eraman politikoko ona izango zela pentsatuz. Nazioarentzat ona zelako abiatu nuen'', esan du Etxe Zurian egin dituen adierazpenetan.AEBetako Auzitegi Gorenak argi berdea eman dio Barack Obama presidenteak sustatutako osasun erreformaren eduki nagusiari, hots, estatubatuarrak 2014 urterako aseguru medikoa izatera behartzen dituen puntuari.

Obamak kapital politiko guztia jokatu zuen erreforma honekin, bere agintaldian onartutako anbizio handikoena, eta, beraz, Gorenak onartu izana erabakigarria izan liteke azaroko hauteskundeei begira.

Azkenean, John Roberts Auzitegi Goreneko buruaren botoak erabaki du epaiaren norabidea, lau epailek alde bozkatu baitute, eta beste lauk kontra. Azkenean, bost lauren kontra.

Epaiak erreformaren puntu nagusiak babesten ditu, eta aldaketa batzuk egitera baino ez du behartzen, adituen esanetan.

Erreformak 2014 urterako aseguru mediko bat izatera behartzen ditu estatubatuarrak. AEBak osasun zerbitzu publikorik ez duen herrialde industrializatu bakarra dira, eta erreforma honek merkatu egingo du sistema.

Romneyk "baliorik gabe" utziko du erreforma, hauteskundeak irabazten baditu

Hauteskundeak irabazten baditu, osasun erreforma baliorik gabe utziko duela esan du Mitt Romney presidentziarako errepublikanoen hautagai ''birtualak''.

''Erreforma politika txarra izan zen atzo, eta politika txarra da gaur (...), benetako erreforma batekin ordezkatu behar da'', azpimarratu du.

Massachusetts estatuko gobernatzaile ohiaren hitzetan, erreformak zergak handitzen ditu, Nazioaren defizitari eta zorrari milako bilioi dolar gehitzen dizkio, eta agureei eta erretirodunei zuzendutako "Medicare" programaren onurak murrizten ditu''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea