Mundua -

WikiLeaks

Julian Assangek babes politikoa eskatu du Ekuadorren

Eskutitz baten bidez, haren kontrako ''jazarpena'' egiten ari direla azaldu dio WikiLeaks webguneko sortzaileak Ekuadorreko presidenteari.

Julian Assange WikiLeaks webguneko sortzailea. EFE
Julian Assange WikiLeaks webguneko sortzailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeaks webguneko sortzaileak babes politikoa eskatu du Ekuadorren, Ricardo Patiño bertako kantzilerrak jakitera eman duenez.

WikiLeakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago, eta, Patiñok esan duenez, ''jazarpena'' jasaten ari dela dio Assangek berak, eskutitz bidez, Ekuadorreko presidenteari.

''Australiako agintariek albo batera utzi naute, eta beste herrialde baten aurrean gutxieneko nire bermeak defendatuko ez dituztela iragarri dute. Beraz, ez dira kontuan izaten ari politikoki jazarria izaten ari den bertako herritar bat babesteko obligazioa, eta horren ondorioz erabaki dut eskutitz hau idaztea'', salatu du Assangek Patiñok irakurritako testuan.

Bere herrialdeko gobernuaren jarrera horren ondorioz, ''ezinezko'' da harentzat Australiara itzultzea, eta, ''babesik gabeko'' egoeran omen dago orain, Suediak eta AEBek galdeketa egiteko aurkeztutako eskaeraren aurrean.

Assangeren hitzetan, Suediako ''goi funtzionarioek bete betean egin diote eraso''. ''Delitu politikoengatik ari dira ni ikertzen, eta AEBetan oraindik heriotz-zigorra ezarri dezakete delitu horiengatik'', gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea