Mundua -

Gerra Sirian

Mikel Ayestaran: 'Sirian jada ez dago zona segururik'

Mikel Ayestaran EITBk Sirian duen bidali berezia NBEren konboi batek jasan duen erasoaren lekuko izan da.

Mikel Ayestaran EITBk Sirian duen bidali berezia eraso baten lekuko izan da. Argazkia: EITB
Mikel Ayestaran EITBk Sirian duen bidali berezia eraso baten lekuko izan da. Argazkia: EITB
Mikel Ayestaran, Sirian NBEren konboi bati egindako erasoaren lekuko

01:08

G. Palacios

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian bizi den egoera gero eta arriskutsuagoa eta jasangaitzagoa da. Honezkero, Nazio Batuen Erakundeak bidalitako ordezkariek ere ez dute haien segurtasuna bermatuta.

Atzo, esaterako, Mikel Ayestaran EITBk Sirian duen bidali berezia zihoan NBEren konboi bati eraso egin zioten.

“Dagoeneko ez dago zona segururik Sirian. Atzoko erasoa larriena izan zen, baina azken bi egunotan beste eraso batzuk ere izan dira. Orain arte toki arriskutsuenak oposizioaren kontrolpean daudenak ziren, baina azkenaldian erasoak Siriako Gobernuaren leialek kontrolatutako zonaldeetara ere zabaldu dira”, azaldu du Mikel Ayestaranek Radio Euskadin.

Horrez gain, atzoko erasoaren testigantza eman du: “Ehunka pertsonek NBEren ibilgailuak inguratu zituzten, palak, pikotxak eta harriak eskuan zituztela. Buelta ematera behartu zituzten eta kilometro batzuetara bi ibilgailu tirokatu zituzten. Hau guztia Siriako Gobernuaren leialek kontrolatzen duten zona batean gertatu zen”. 

Jarraitu Mikel Ayestaran Twitterren: @mikelayestaran

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea