Mundua -

Hauteskundeak Frantzian

Hollande sozialista Sarkozyri gailendu zaio lehen itzulian

Inkestek bigarren itzuliko garaipena ere ematen diote. Marine Le Penen Fronte Nazionala hirugarren izan da.

François Hollande da faboritoa, inkesten arabera. Argazkia: EITB
François Hollande da faboritoa, inkesten arabera. Argazkia: EITB
Hollande Frantziako hauteskundetako lehen itzuliaren garailea izan da

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande da Frantziako hauteskundetako lehen itzuliaren garailea, Nicolas Sarkozy presidentearen eta Marine Le Pen ultraeskuindarraren aurretik.

Datu ofizialen arabera, hautagai sozialistak botoen % 28,1 lortu ditu, eta Sarkozyk, aldiz, % 26,98. Eguneko ezustekoa Marine Le Pen ultraeskuindarraren Fronte Nazionala da, botoen % 18,76 lortu baititu.

Parte-hartzea

Frantziako hauteskundeen parte hartzea % 80,03koa izan da, Barne ministroak emandako datuen arabera. Parte-hartzea pixka bat jaitsi da 2007ko datuekin alderatuta, orduan eguerdiko datuen arabera, biztanleen % 73,8k eman baitzuten boza.

Hollande, nagusi ere itsasoz bestaldean

François Hollande Frantziako presidentetzarako hautagai sozialista Nicolas Sarkozy presidenteari gailendu zaio itsasoz bestaldeko lurraldeetan, RTBF telebistaren arabera.

Iturri horren informazioek diotenez, hautagai sozialista presidentearen aurretik dago "sistematikoki" itsasoz bestaldeko departamenduetan. Hollandek botoen % 33,75 lortu ditu Saint-Pierre et Miquelonen eta % 57 Guadalupen. Sarkozyk, aldiz, % 18,75 eta % 23,40 lortu ditu, hurrenez hurren.

Itsasoz bestaldeko lurraldeetan hauteskundeak larunbatean egin zituzten, Frantzian bertan baino egunbete arinago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea