Mundua -

Solasaldi laburra Hego Korean

Obamak Etxe Zurian biltzeko gonbidatu du Rajoy

Bi buruzagiek ez dute zehaztu bileraren data, baina AEBetako presidenteak aurki adostea espero duela esan du.

Mariano Rajoy eta Barack Obama, gaur Hego Korean. EFE
Mariano Rajoy eta Barack Obama, gaur Hego Korean. EFE
Obama eta Rajoy lehen aldiz elkartu dira, Seulen

00:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak solasaldi laburra izan du Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuarekin, eta horretan, Etxe Zurira joateko gonbidatu du, Espainiako Gobernu zentralaren iturriek jakinarazi dutenez.

Obamak eta Rajoyk elkar agurtu dute Hego Korean Segurtasun Nuklearrari buruzko goi-bilerako buruzagi guztien arteko argazkia egin baino lehen. Ondoren, berriz ere hitz egin dute, minutu batzuetan, bileraren gaurko saioa hasi baino lehen.

"Badakit gure taldeak ondo ari direla elkarrekin lanean", esan dio Obamak.

AEBetako presidenteak adierazi du Etxe Zurian batzartzea gustatuko litzaiokeela, eta bileraren data aurki adostea espero duela.

Obamak deitoratu egin du gaztelaniaz hitz egiteko gai ez izatea, baina gaineratu du bere alabak ikasten ari direla, eta beraz, bilerako "itzultzaileak" izan litezkeela aipatu du, txantxetan.

"Nire semeak ingelesa ikasten ari dira, eta neuk ere bai", erantzu dio Rajoyk.

Rajoyren eta Obamaren arteko lehen hartu-emana abenduaren 20an izan zen. Egun horretan, AEBetako presidenteak deitu egin zion, presidente karguaren zina egin eta gero, zoriontzeko.

Etxe Zuriko bilera lehenago egiten ez badute, bi buruzagien arteko hurrengo topaketa maiatzean izango da, Chicagon, NATOren goi-bilera batean. Batzar horretan, Rotako (Cadiz) base militarrak bat egingo du AEBen misilen aurkako ezkutuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea