Mundua -

Minibizia

Chavez Kubara itzuli da erradioterapiarakin hasteko

Tratamenduak lau edo bost aste iraungo ditu eta saioetako bat Venezuelan egitea aztertzen ari direla esan du Chavezek.

Hugo Chavez Venezuelako presidentea Kubara joan da. Argazkia: EFE
Hugo Chavez Venezuelako presidentea Kubara joan da. Argazkia: EFE
Hugo Chavez Venezuelako presidentea Kubara joan da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidentea Kubara itzuli da erradioterapia hastera, Habanan minbiziaren tumorea operatu eta hilabetera.

Orain astebete bueltatu zen Kubatik. 21 egunez egon da bertan, joan den otsailaren 26an operatu baitzioten. Ez da zehaztasun askorik eman, soilik pelbisaren inguruan dagoela iragarri dute.

Benedicto XVI.a aita santuaren bisitaren bezperan iritsi da Chavez irlara, izan ere, Latinoamerikako biran Kuba bisitatuko du aita santuak.

Telebista kate batean azaldu du tratamenduak lau edo bost aste iraungo dituela eta saioetako bat Venezuelan egitea aztertzen ari direla aurreratu du.

Chavezek ez ditu bere funtzioak inoren esku utzi eta "Karibea gurutzatu eta buru-ahalmenak herrialdea gobernatzen jarraitzeko" dituela azpimarratu du.

Kuban antzeman zioten tumorea lehengo urteko ekainean eta bertan operatu zuten. Horregatik, tratamendua bertan egingo duela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea