Mundua -

Tumore bat kendu diote

Chavez Venezuelan da jada, Kuban 21 egun eman ostean

Venezuelako presidentea etxera itzuli da pelbiseko tumore bat kentzeko Kuban ebakuntza bat izan ostean. Chavezek azpimarratu duenez, itzulera honek "Venezuelarako garai berri bat irekiko du".

Hugo Chavez Venezuelako presidentea, aireportura heltzean. Argazkia: EFE
Hugo Chavez Venezuelako presidentea, aireportura heltzean. Argazkia: EFE
Chavez Venezuelara itzuli da tumore baten ebakuntza bat izan ostean

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelara iritsi da larunbat honetan, 'El Universal' kazetak zabaldu duenez, pelbisean antzeman zioten tumore bat kentzeko azken 21 egun Kuban eman ostean.

17:00etan (tokiko 22:30ean) Chavezek Twitterren bitartez baieztatu duenez, "Venezuelara doan hegazkinean gaude dagoeneko". Halaber, Kuba utzi aurretik Fidel Castrorekin bazkaldu duela esan du Chavezek. "Besarkada handi bat bidali nahi diot Venezuela osoari. Bizirik aterako gara eta garaituko dugu!", zabaldu du Venezuelako presidenteak sare sozial honen bidez, "Raul gu agurtzera etorri da. Gora Kuba! Gora Venezuela!".

Amarekin eta bi alabekin heldu da Venezuelako aireportura eta bertan Elias Jaua Venezuelako presidenteordeak, Nicolas Maduro kantzilerak eta Diosdado Cabello Parlamentuko presidenteak egin diote harrera.

"Jainkoari egindako otoitz baten emaitza den itzulera honek garai berri bat irekiko du Venezuelan", esan du Chavezek. Hala ere, "sendotzen jarraitzeari ekin behar diot". Hauteskundeei begira, "urriaren 7ko hauteskundeetan ezin izango dute gu menderatu", azpimarratu du presidenteak.

Azken inkesten arabera, Chavezek botoen % 55a eskuratuko luke eta Enrique Capriles oposizioaren buruak, berriz, botoen % 35a.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea