Mundua -

Krisia Sirian

Siriako misioa 'baikor' amaitu du Kofi Annanek

"Oso gogorra eta zaila izango da, baina itxaropenari eutsi behar diogu" esan die Annanek kazetariei. NBEko ordezkaria Dohara joan da herbestean dagoen oposizio siriarrarekin biltzeko.

Siriara gehiagotan bueltatzeko asmoa agertu du Annanek. Argazkia: Efe.
Siriara gehiagotan bueltatzeko asmoa agertu du Annanek.
Siriara gehiagotan bueltatzeko asmoa agertu du Annanek. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kofi Annan NBEk eta Arabiar Ligak Siriara bidalitako ordezkari bereziak bere bake-misioa amaitutzat eman du akordiorik lortu gabe baina "baikor". Bestalde, Siriako erregimenaren aldeko tropek Idleb probintzia errebeldea setiatzen jarraitzen dute.

Bachar Al Asad Siriako presidentearekin bigarrenez bildu da Annan, eta ondoren Damascotik atera da Siriako krisia laster amaitzeko itxaropenari helduta. Siriako krisiak ia urtebete iraun du, eta, NBEren arabera, 7.500 hildakotik gora eragin ditu.

"Oso gogorra eta zaila izango da, baina itxaropenari eutsi behar diogu" esan die Annanek kazetariei. Gainera, baikor dela ziurtatu du, "hainbat arrazoirengatik".

Nazioarteko bitartekariaren arabera, Siriako herritarrengan bakerako nahi orokorra antzeman du, eta horregatik "garrantzitsua da krisiak okerrera ez egitea".

Annan Doharantz atera da herbesteko oposizioko kideekin biltzeko. Ondoren Kairotik pasa eta ingurutik aterako da, "Damaskora laster itzultzeko".

Hilketak ez dira eten Bachar Al Asad presidentearen aldeko tropek Idlebeko probintzia setiatzen jarraitu dute igande honetan. Gutxienez 11 pertsona hil dituzte bertan, eguneko hildakoen kopurua 25era igota.

Tokiko Koordinaziorako Batzordeak izeneko oposizio-taldearen komunikatuaren arabera, Armadak Idleb probintzia (Al Asadeb kontrakoen gune garrantzitsuetakoa) bonbardatu du, Kofi Annan eta Siriako presidentea Damaskon bilduta zeuden bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea