Mundua -
Erreferenduma
Siriako Konstituzio berriak % 89,4ren babesa jaso du
Siriako Barne ministerioaren datuen arabera, erreferendumean % 57,4k parte hartu dute.
Erredakzioa
Siriarren % 89,4k Konstituzio berriaren alde bozkatu du, bertako telebista ofizialak jakitera eman duenez.
Al Assaden erregimenak erreformen prozesuaren babesa lortzeko deitu zuen atzo Konstituzio berriaren erreferenduma.
14,5 milioi lagun zeuden deituta eta % 57,4k parte hartu zuen Barne ministerioaren datuen arabera.
"Demokraziaruntz aurrerapausoa" dela uste du Errusiak
Siriako Konstituzio berriaren erreferenduma txalotu du gaur Errusiak eta "demokraziaruntz aurrerapausoa" dela uste du. Batik bat, Baaz alderdiaren monopolioarekin amaitu eta alderdi-aniztasunari ateak irekitzen zaizkiola argudiatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea