Mundua -

Analisia

Zergatik ez dute Sirian esku hartzen?

Siriar asko kexu dira, eta zera galdetzen dute: Gadafi boteretik kentzeko Libian esku hartu bazuten zergatik ez da gauza bera egiten Al Assadekin Sirian?

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Homs hirian mendebaldeko 2 kazetari hil izanak ( bat estatubatuarra eta bestea frantsesa)Siriako Armada zenbaterainoko indarkeria erabiltzen ari den ikusteko balio izan du. Orain arte, norbaitek zalantzaren bat baldin bazuen, agerian geratu da Homs hiriaren kontrako bonbardaketa ikaragarria izaten ari dela. Hiri horretako altxamendua geldiarazteko armada artilleria eta koheteak erabiltzen ari da auzorik jendetsuenak erasotzeko. Teorian, Siriaren Askapenerako Armadako milizianoak dira bere helburu baina praktikan Homs hiriaren kontrako zigorra izaten ari dira altxamendua babesteagatik.

Egoerak oso irtenbide kaxkarra du gainera. Errusiak eta Txinak ez dute baimenik ematen Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Siriaren kontrako zigorrak onar ditzan. Arabiar herrialdeetako gobernu gehienek Assad boteretik kendu nahi dute baina ez dute horretarako indarrik. Beste behin ere, badirudi estatubatuarren eta europarren zain daudela, hauek lan zikina egin dezaten, baina hori ez da komeni.

Siriar asko kexu dira, zera diote, Gadafi boteretik kentzeko Libian esku hartu bazuten zergatik ez da gauza bera egiten Al Assadekin Sirian? Agian petroliorik ez dutelako? Hori horrela da zalantzarik gabe, baina horren azpian badago beste arrazoi garrantzitsu bat ere, Libian esku hartzea erraza zen eta arriskua txikia. Siria, ordea, oso leku konplikatuan dago kokatua. Ez ahaztu inguruan dituela beste hainbat talde arriskutsu daudela: israeldarrak, iraniarrak, Al Kaida eta Libanoko Hizbola edo Siriako Armada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea