Mundua -

Eraso bortitzak Sirian

Siriako Armada Homs hiria bonbardatzen hasi da, berriro

Homs hiria, oposizioaren gotorleku nagusia da, atzoko bonbardaketetan 60 bat pertsona hil ziren.

Familia bat bonbardaketatik ihesi, Homs hirian, Sirian. EITB
Familia bat bonbardaketatik ihesi, Homs hirian, Sirian. EITB
Siriako armadak Homs errebeldeen gotorlekua eraso du berriro

01:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Armada Homs hiria bonbardatzen hasi da berriro, hiri hori da hain zuzen, oposizioaren gotorleku nagusia. Atzo, esaterako, 60 pertsona hil ziren Armadaren eraso bortitzetan, oposizioko kideek jakinarazi dutenez.

Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiak azaldu duenez, Armada artilleriarekin Bab Amor auzoa erasotzen ari da, atzoko bonbardaketan gehien astindu zuten gunea, alegia.

Taldeak esan duenez goizean goizetik 500 jaurtigai bota dituzte auzoko hain bat etxeren, mezkiten eta herritarrak protesta egin ohi duten guneen kontra.

Al Maidani ospitalea, inguru horretan dagoen bakarra ere bonbardatu dute.

Horrez gain, ez dago zaurituak hartatzeko materialik ezta botikarik ere, eta elikagaiak dagoeneko gutxitzen hasi dira.

Kalera ateratzea ezinezko dela esan dute batzordeko kideek, teilatuetan frankotiratzaileak daudelako.

Atzo 60 pertsona baino gehiago hil ziren Homsen, horietatik 30 ezkutuan lurperatu ahal izan zituzten bertako bizilagunek.

Joan den ostiralean ere, Bachar al Asaden indarrek sarraskia egin zuten Homsen, oposizioko iturrien arabera 147 eta 260 hildako artean izan ziren. 2011ko martxoan haistako iraultzan jazotako sarraskirik larriena izan zen.

Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroa Damaskon

Serguei Lavrov Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroa Damaskora joan da, bertan, Bachar al Asad presidentearekin biltzeko. Bisita, hain zuzen, Errusiak eta Txinak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak Arabiar Ligaren transizio plana gauzatzeko ebazpenari jarritako betoaren ondoren gauzatuko da.

Bideo orri honetan Al Asadek boterea presidenteordeari uztea jasotzen da eta Batasun Nazionaleko Gobernua osatzeko.

5.000 hildako

Erregimenaren kontrako iraultza hasi zenetik 5.000 pertsona baino gehiago hil dira Bachar al Asaden indarren errepresioa dela eta, Nazio Batuen arabera. Oposizioak, berriz, hildakoak 7.000 inguru direla dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea