Mundua -

Siria

Frantziako kazetari bat hil da Sirian obus batek eztanda egin ostean

France 2 telebista kateak baieztatu duenez, bere kateako berriemaile bat hil da Siriako Homs hirian, leherketa batean.

Antza denez, erasoa Siriako erregimenaren aldeko manifestazio batean gertatu da. Efe.
Antza denez, erasoa Siriako erregimenaren aldeko manifestazio batean gertatu da.
Kazetari frantziarra hil dute Sirian, leherketa batean

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

France 2 telebista kateak jakinarazi duenez gaur, bere enpresako berriemaile bat hil dute Siriako Homs hirian, leherketa batean. Homs Bashar al Assad erregimenaren aurkako protesten eragin-gune garrantzitsuenetariko bat da.

Gilles Jacquier kazetari frantziarra erreportaia bat egiten zegoen hiri horretan, telebista katearen arabera, baina ez dute xehetasun gehiago eman.

Alain Juppe Frantziako Atzerri ministroak hilketa horren nondik norakoak argitzeko eskatu du, France 2 kateak jakinarazi duenez. Kazetaria eskarmentu handiko berriemailea zen eta gatazka anitzetan izandakoa zen.

Bestalde, Ian Black Erresuma batuko 'The Guardian' egunkariko berriemailearen arabera, hiritik ateratzen ari zirenean "Siriaiko erregimenaren aldeko manifestazio bat hasi da". Blackek adierazi duenez, Homs hirian zeuden hainbat kazetari Siriako Gobernuak gonbidatuta.

"Beste kazetari talde bat zegoen eta manifestazioa grabatzen zeudela esan digute", azaldu du kazetariak, eta lortu duen informazioaren arabera, lehergailu batek ibilgailua harrapatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea