Mundua -
Bozka eguna
Hollande izango da Sarkozyren arerioa 2012ko hauteskundeetan
Sozialista primarioetako lehen itzulian ere gailendu zen iragan asteburuan, baina ez zuen botoen % 50 eskuratu eta ondorioz bigarren itzulian lehiatu behar izan du.
Erredakzioa
François Hollandek Martine Aubryri gailendu zaiola baieztatu du Frantziako Alderdi Sozialistaren hauteskunde primaroetako botoen gehiengoa zenbatuta, alderdiko iturriek jakitera emandakoaren arabera.
Guztira, 2,7 milioi pertsonak hartu dute parte hauteskundeetan eta bi milioi boto baino gehiago zenbatuta, Hollandek botoen % 56,3 lortu du. Ondorioz, bera izango da 2012ko Presidentetzarako hautagai sozialista.
Martine Aubryk, aldiz, botoen % 43,62 lortu du, Alderdi Sozialistak aurreratutako kalkuluen arabera.
Lehen itzulian gailendu zen
Hollandek botoen % 39,2 lortu zituen eta faboritoa zen. Martine Aubryk botoen % 30,7 lortu zituen.
Bi hautagai hauek, beste laruak atzean utzi zituzten, Arnaud Montebourg (% 17,2), Ségolène Royal (% 6,9), Manuel Valls (% 5,6) eta Jean-Michel Baylet (%0,6). Azken hauek gainera, Hollanden alde atera dira egunotan.