Mundua -

Militarrak dira

Ellacuriaren ustezko hiltzaileek estradizioa errefusatu dute

Iaz, El Salvadorreko Gorte Gorenak Auzitegi Nazionalari laguntzeari uko egin zion, kasua jada epaituta zegoelakoan eta auzipetutako militarrei amnistia eman zietelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1989an jesuita espainiarren hilketagatik auzipetutako bederatzi militar salvadortarrak estraditatzeko aukera gutxi daude. Azken erabakia El Salvadorreko Gorte Gorenaren (estatuko organo judizial nagusia) eskuetan dago, baina aurrekariak ez dira estradizioa baimentzearen aldekoak.

Auzitegi Nazionalari Ignacio Ellacuriaren hilketa (beste bost erlijio-gizon eta haien bi langile ere hil zituzten) argitzeko laguntzearen kontra egin zuen auzitegi horrek bere garaian. Magistratuen gehiengoak auzipetuak bi aldiz epaitzea ezinezkoa dela argudiatu zuen, gertakizunak 1990ean epaitu zituztelako.

1993an Amnistiaren Legea onartu zela gogorarazi zuten, eta, ondorioz, krimenaren erantzuleek amnistia jaso zuten. Aipatzekoa da zigortutako militarrek Erdialdeko Amerikako herrialdea gerran sartzea (75.000 biktima zibil izan zituen) eragin zutela.

Indultatutakoen artean, Eloy Velascok jesuiten hilketan lotura zutelakoan auzipetu zituen eskuin muturreko 20 militar zeuden; besteak beste, haien aurkako atxilotze-agindu bat eduki eta igandean bere burua auzitegien esku utzi zuten bederatzi pertsonak zeuden zerrenda horretan.

Gorte Goreneko magistratuek, orduan, Eloy Velascok auzipetu zituen pertsonak bigarren aldiz gertakari berdinengatik epaitu behar zituztela ondorioztatu zuten eta Auzitegi Nazionalaren eskaera onartuz gero, segurtasun juridikoa eta oinarrizko beste printzipio batzuk urratuko zirela azaldu zuten.

Bestalde, militar horiek (ministro ohi bat, jeneral bat eta bi koronel barne) euren kabuz agintarien esku uzteak hautsak harrotu ditu El Salvadorren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea