Mundua -

Zalantza

Chavez egoera 'kritikoan' egotea ukatu du Venezuelako Gobernuak

Hugo Chavez presidenteak absezu pelbiko bat zuen eta premiazko ebakuntza egin zioten ekainaren 10ean. Ostiralean mezua bidali zien Venezuelako herritarrei Twiterren bidez, 12 egun isilik egon ondoren.

Chavezek Fidel Castroren bisita izan zuen ekainaren 17an. Argazkia: Efe.
Chavezek Fidel Castroren bisita izan zuen ekainaren 17an. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hugo Chavez Venezuelako presidentea egoera ''kritikoan'' egotea ezeztatu du Andres Izarra Venezuelako Komunikazio ministroak. Presidentearen osasunaren inguruko informazioa El Nuevo Herald Miamiko egunkariak atera du.

"Ez egin inolako kasurik gaiztakeria horri. Komandantearen errekuperazioa bide onetik doa", esan du Izarrak Twiterren bidez.

El Nuevo Heraldek inteligentziako iturriak aipatzen ditu, bain aidentifikatu gabekoak. Argitaratutakoaren arabera, "Chavez egoera kritikoan dago, larri ez, baina bai kritiko, egoera zailean". Hala ere, ez du presidentearen gaixotasuna konfirmatzen.

Presidenteak absezu pelbiko bat zuen eta premiazko ebakuntza egin zioten Habanan, ekainaren 10ean. Chavez Kubako hiriburuan zegoen Brasilen eta Ekuadorren izan eta gero, nazioarteko bira baten azken txanpan.

12 egun isilik

Erika Farias Venezuelako Presidentetzako ministroaren arabera ere, Chavez "animoz eta energiaz errekuperatzen ari da".

"Hemen nago, zuekin, eguneroko lan gogorrean! Garaipena arte, Beti! Irabazten ari gara! Eta Irabaziko dugu!", idatzi zien Chavezek bere Twiterrean 12 egun isilik egon ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea