Mundua -

Elkarrizketa Radio Euskadin

'Strauss Kahn hilotz politikoa da'

Jean-Francois Doridot Ipsos Public Affair iritzi publikoa aztertzen duen enpresako zuzendariak adierazi duenez, Martine Aubrey eta Francois Hollande dira orain Eliseorako bidean hautagai faboritoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dominique Strauss-Kahn "datorren urteko hauteskunde presidentzialetarako hautagai faboritoa" zeka adierazi du Radio Euskadin Ipsos Public Affairs iritzi publikoa aztertu eta jasotzen duen enpresako zuzendariak, Jean Francois Doridotek.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez inkestek Sarkozyri gailenduko zitzaiola zioten. "Galdeketek DSK jotzen zuten garaile, bozken % 60 jasota".

Bortxaketa saiakera eta sexu-abusu delituak Strauss-Kahnen ibilbide politikoa zapuztu duela ziurtatu du Doridotek. Strauss Kahn "hilotz politiko" bihurtu dela azaldu du eta hauteskundeetan ezin izango duela egon gaineratu du.

Frantziako Alderdi Sozialistak zer egingo duen ezin daitekeela aurreratu uste du iritzi enpresako zuzendariak, baina Sarkozyri irabaz diezaioketen beste hautagai batzuk badirela azladu du. "Martine Aubrey alderdi sozialistako idazkari nagusia eta François Hollande idazkari ohia dira, horretarako faboritoak", gaineratu du.

Eskandaluak Frantziako klase politikoa hunkituta utzi duela dio, eta oraingoz guztiek erregabetasun-presuntzioa azpimarratzen dutela. "Marie Le Pen ultraeskuindarra izan da jarrera desnberdina hartu duen bakarra eta errudun dela esan duena", adierazi du Doridotek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea