Mundua -

Energia

Argindar hornidura etenda Venezuelako hainbat eskualdetan, zazpigarren egunez

Energia jarioa eten egin da Caracasen, bart itzalaldia pairatu eta zerbitzua ia erabat berreskuratu eta gutxira.

Itzalaldia Venezuela. Argazkia: Efe
Itzalaldia Venezuela. Argazkia: Efe
Itzalaldia Venezuela. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarra eten egin da Venezuelako hainbat eskualdetan zazpigarren egunez jarraian, Gobernuak Argindar Sistema Nazionalaren aurkako bosgarren "sabotajea" salatu eta gutxira.

Energia jarioa eten egin da Caracasen, bart itzalaldia pairatu eta zerbitzua ia erabat berreskuratu ondoren.

Nicolas Maduroren Gobernuak atzo salatu zuen argindar sistemaren aurkako "eraso bikoitz sinkronizatu batek" eragin zituela atzo eta ostiral gauean, ordu berean, izan ziren itzalaldiak.

Itzalaldi horiek hainbat eskualde ilunpean utzi zituzten hainbat orduz Venezuelako 23 estatuetako 21, bertako hedabideen arabera, eta 48 ordura iritsi dira beste hainbat estatutan, lekukoen aiderazpenetan oinarrituta Efe albiste-agentziak zabaldu duenez.

Aurreko astelehenean bi itzalaldik ilunpean utzi zuten ia herrialde osoa, eta etenaldiekin jarraitu dute aste osoan.

Bertsio ofizialaren arabera, oposizioa eta AEBko Administrazioa dira energia etenaldien ardura, metodo elektromagnetikoekin, mekanikoek, suteekin eta distantzia luzeko fusilekin “eraso” egin diotelako Argindar Sistema Nazionalari.

Maduroren Gobernuak aitortu du akatsak daudela sistemaren baitan, baina “eraso terroristen” ondorio direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Venezuela Nicolás Maduro