Mundua -

Venezuela

Oposizioaren protesta bat galarazi dute Caracasen negarra eragiteko gasarekin

Guaidok Twitterrez erantzun du Nicolas Maduroren Gobernuak "ezustekoa" hartuko duela, oposizioaren jarraitzaileek kalean jarraituko dutelako.

Oposizioaren protesta Caracasen. Argazkia: Efe
Oposizioaren protesta Caracasen. Argazkia: Efe
Oposizioaren protesta Caracasen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Guaido bere burua Venezuelako presidente izendatu duenak deitutako protesta negarra eragiteko gasarekin desegin du bertako Poliziak.

Guaidoren taldeak salatu du opositoreei ez dietela eszenatokia jartzen utzi, eta hiru pertsona atxilotu dituztela hori egin nahian ari zirenean.

Guaidok Twitterrez erantzun du Nicolas Maduroren Gobernuak "ezustekoa" hartuko duela, oposizioaren jarraitzaileek kalean jarraituko dutelako.

"Higatzen saiatzen ari dira, baina dagoeneko ezin diote eutsi agintea lapurtu duena kentzeko erabakia hartu duen herriari. Eta gaur horixe erakutsiko dugu kalean. Adi egon”, gaineratu du Twitterren xehetasun gehiago eman gabe.

Manifestazioak herrialde osoan deitu dituzte, Madurori kargua utz dezan presioa egiteko neurri gisa. Gainera, hainbat ordutako argindar itzalaldi orokor baten ostean dator protesta.

Venezuelan tentsio politikoa gorengo mailan dago aurreko urtarriletik, Guaidok bere burua herrialdeko presidente izendatu zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Venezuela argazkiak Nicolás Maduro