Mundua -
Dardara
Lurrikara indartsu batek Mexiko, Guatemala eta El Salvador astindu ditu
Dardara 6,6 gradukoa izan da, eta Chiapas aurrean jazo da.
eitb.eus
Lurrikara indartsu batek Mexikoko hegoaldea astindu du ostiral honetan, eta Guatemalan eta El Salvadorren ere nabaritu da.
Mexikoko Zerbitzu Sismologikoak jakinarazi duenez, dardara 6,6 gradukoa izan da Richter eskalan.
Hain zuzen ere, Hildalgo Hiritik 40 kilometro hego-mendebaldera izan du epizentroa dardarak.
Oraindik ez dago argi dardarak kalterik eragin ote duen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea