Mundua -

Migrazioa

Migratzaileen kanporatzeak berdin neurtzen ez direla salatu du Salvinik

Espainiako Gobernuak Ceutako hesia igaro zuten 116 migratzaileak kanporatu dituela eta, ondokoa adierazi du: "Espainiak egiten badu, ondo; baina, nik eginez gero, arrazista naizela esaten dute".

Matteo Salvini. Artxiboko argazkia: EFE
Matteo Salvini. Artxiboko argazkia: EFE
Matteo Salvini. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matteo Salvini Italiako Barne ministroak salatu du Europar Batasunean ez direla berdin neurtzen migratzaileen kanporatzeak eta aste honetan Espainiako Gobernuak 116 migratzaile Marokoren esku utzi izana jarri du adibidetzat: "Nik horrelakorik proposatuko banu, arrazista, faxista eta krudela naizela esango lukete", kritikatu du.

Twitter sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez Espainiako Gobernuak hartutako erabakia izan du hizpide. "Ceutako muga igaro eta poliziei eraso egin ostean, Espainiak Marokora bueltatu ditu migratzaileak duela 20 urte egindako akordio bat baliatuta", idatzi du.

Halaber, migrazioaren aurrean Italiako Gobernuak duen jarrera kritikatzen duten herrialdeei ere zuzendu zaie: "Espainiak kanporatzen baditu, ondo; baina, nik horrelakorik proposatuz gero, arrazista, faxista eta krudela naizela esaten dute", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Espainia Albisteak Italia