Mundua -

AEB

Errusiak izan zuen esku-hartzeaz 'gaizki mintzatu' zela esan du Trumpek

Bere espioitza agentzien “ondorioak” onartzen dituela argitu nahi izan du AEBko presidenteak, Vladimir Putinen aurrean informazioa ezeztatu eta gero, kritika andana jaso ondoren.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helsinkiko goi-bileran “gaizki mintzatu” zela esan du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak. Bere espioitza agentzien “ondorioak” onartzen dituela argitu nahi izan du Trumpek, Vladimir Putinen aurrean informazioa ezeztatu eta gero, kritika andana jaso ondoren. 2016an, AEBko hauteskundeetan, Errusiak eskua sartu zuela ebatzi zuten inteligentzia agentziek.

“Gaizki hitz egin nuen (…) Errusia atzean zegoela esateko arrazoirik ikusten ez dudala esan nahi nuen”, adierazi du Trumpek Etxe Zurian.

Putinek eta AEBko presidenteak prentsaurreko bateratua eman zuten astelehenean, Helsinkin. Errusia esku-sartzearen arduraduna izateko arrazoirik ikusten ez zuela ziurtatu zuen Trumpek. Horrek haserrea sortu du Ameriketako Estatu Batuetan; izan ere, FBI eta CIA inteligentzia agentzien txostenei baino sinesgarritasun handiagoa eman zion buruzagiak Putini.

AEBko inteligentzian “erabateko fedea” duela erantsi du presidenteak. “Hauteskundeetan Errusiaren esku-hartzea izan zela dioten inteligentzia agentzien ondorioak onartzen ditut”, azpimarratu duenez. Baina bere hauteskunde-kanpainaren eta Moskuren arteko “konspiraziorik” izan ez zela zehaztu du.

Horrela, kritikak baretu nahi izan ditu agintariak. Alderdi errepublikanoko kideek ere gogor kritikatu dute, Errusiako buruzagiari aurre ez egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Albisteak Donald Trump