Mundua -

Italia

Italiako Gobernua osatzeari uko egin dio Contek

Antza denez, Sergio Mattarella presidenteak Paolo Savona baztertu du Ekonomia ministro gisa, eta horrek eragin du Conteren erabakia.

Giusseppe Conteren artxiboko argazkia. EFE
Giusseppe Conteren artxiboko argazkia. EFE
Giusseppe Conteren artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giusseppe Conte Italiako lehen ministro izateko Liga – M5S Mugimendua koalizioaren hautagaiak uko egin dio Italiako Gobernua osatzeari, nahiz eta Sergio Mattarellak lan hori agindu. Izan ere, Mattarellak ez du onartu Paolo Savona Ekonomia ministro izateko hautagaia gisa, eta horrek eragin du Conteren erabakia. "Italiarren aurrezkiak babestea da nire lana" argudiatu du Mattarellak.

"Ezin dut eurotik irteteko mehatxua egin duen ministro bat onartu", esan du Mattarellak prentsaurreko batean. Mattarellaren aburuz, "gobernu politiko bat sortzeko ahal nuen guztia egin dut, baina ezin nuen onartu Italia eurotik ateratzea nahi duen Ekonomia ministroa onartu".

"Ministro guztiak onartu ditu", nabarmendu du Mattarellak, baina "euroaren irteera eztabaidatu behar badugu, modu irekian egingo dugu". Ez dela hauteskunde kanpainan aztertutako gaia gaineratu du.

Contek maiatzaren 23an jaso zuen gobernua osatzeko Mattarellaren enkargua, Ligak eta M5S alderdiek gobernua osatzeko hitzartutako itunaren ostean.

Alabaina, Mattarellak Savona baztertu du igande honetan Ekonomia ministro gisa. 81 urteko euroeszeptiko ezaguna da Savona.

Mattarellak bilera batera deitu du Conte presidentziaren egoitzan. Lehen ministro izateko hautagaiak gobernua osatzeko ministroen zerrenda aurkeztu dio. Luigi di Maio M5S mugimenduaren liderra Mattarellarekin bildu da gaur bertan eztabaida konpontzeko, presidentziako iturrien arabera.

Bestalde, sistemaren aurkako M5S Mugimenduak iragarri du Sergio Mattarella estatuburuaren aurkako akusazio-ekintza aurkeztuko duela astelehen honetan Italiako Parlamentuan. Paolo Savona Ekonomia ministroari Mattarellak betoa jarri izanagatik estatuburua kargugabetzeko prozesua abiatu du M5S alderdiak.

Gauzak horrela, Italian hauteskunde berriak deituko dituzten ala teknokratek osatutako Gobernua osatuko duten ezagutuko da datozen egunotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak