Mundua -

Argentina

Protestak izan dira Argentinan zerbitzu publikoen tarifen igoeren ondorioz

Argentinako Kongresuak Gobernuaren "gehiegizko" tarifak ukatu ditu eta Nazioarteko Diru Funtsari Macrik eskatutako laguntza diputatuen Ganbaran eztabaidatzea eskatu du.

Protestak Argentinan zerbitzu publikoen tarifen igoera dela eta.
Protestak Argentinan zerbitzu publikoen tarifen igoera dela eta.
Protestak Argentinan zerbitzu publikoen tarifen igoera dela eta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Kongresuak Gobernuaren "gehiegizko" tarifak ukatu ditu eta Nazioarteko Diru Funtsari Macrik eskatutako laguntza diputatuen Ganbaran eztabaidatzea eskatu du.

Argentinako oposizioak gas eta argindarreko tarifetan Gobernuak ezarritako igoerak gelditzeko proiektua onartu du Kongresuan. Halaber, Nazioarteko Diru Funtsari Mauricio Macri presidenteak eskatutako laguntza Kongresuan eztabaidatzea eskatu du oposizioak.

Oposizioaren ekimen legegilea Senatuan eztabaidatu beharko dute orain. Oposizioko diputatuen asmoa tarifak 2017ko bukaeran izandakoetara atzera eramatea da eta tarifen igoerak soldaten igoeraren garapenera lotzea ere.

Parlamentuan atzo izandako eztabaidan hainbat lagun bildu ziren tarifen igoeraren aurka protesta egiteko. Gobernuak (gehiengo osoa ez duena) ekimenaren aurkako botoa eman zuen eta proposamena "arduragabea" dela esan zuen, kostu fiskal handiegia izango baitu.

Azken egunotan Argentinarengan piztutako merkatuen mesfidantza, eta horrek eragindako pesoaren balio galtze handia, oposizioaren demagogiari egotzi dio Gobernuak. Hori dela eta, egoera politikoa eta ekonomikoa oso nahasia da Argentinan eta Mauricio Macri presidenteak diru-laguntza eskatu behar izan dio Nazioarteko Diru Funtsari egoerari aurre egiteko eta "krisia" saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Argentina