Mundua -
Hauteskundeak Venezuelan
Falcon eta Bertucci gaur bilduko dira Maduroren aurkako aliantza aztertzeko
Luis Alejandro Ratti hautagaiak, Falconen alde egiteko, hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten diola esan ostean iragarri dute bilera.
Agentziak | Erredakzioa
Henri Falcon eta Javier Bertucci oposizioko hautagaiak Venezuelan gaur (asteazkena) bilduko dira Nicolas Maduro presidentearen aurkako hautagaitza bakarra aurkezteko aliantza aztertzeko.
Luis Alejandro Ratti hautagaiak, Falconen alde egiteko, hauteskundeetan parte hartzeari uko egiten diola esan ostean iragarri dute bilera, Falcon baita Madurori irabazteko hautagai gogokoena. Hori horrela, lau dira Venezuelako Presidentziarako lehian ari diren hautagaiak.
Rattik prentsaurrekoan azaldu duenez, Falcon babestuko du "herriaren batasuna bermatzeko" eta "Gobernuaren banaketa saiakerarekin amaitzeko".
Falconek Bertucciri ez ezezik Rainaldo Quijadari eskatu dio indarrak batzea hautagaitza bakarra sortzeko eta Madurori aurre egiteko.
Falcon eta Bertucci herritarren artean babes handiena duten hautagaiak dira, eta zenbait inkesten arabera, bata eta bestearen parte-hartze asmoa kontuan hartuta, chavismoaren aurkakoei garaipen aukera bat ematen diete.