Mundua -

Korea

Base militarra maiatzean desegingo duela iragarri du Ipar Koreak

Kim Jon-un Ipar Koreako buruak esan duenez, adituak eta kazetariak gonbidatuko ditu proba atomikoen zentroaren itxiera ikustera.

Kim Jong-un Ipar Koreako burua. Artxiboko irudia: EFE
Kim Jong-un Ipar Koreako burua. Artxiboko irudia: EFE
Kim Jong-un Ipar Koreako burua. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak Punggyeriko proba atomikoen zentroaren desegitea maiatzean egitea proposatu du, baita kanpoko begirale eta kazetarien aurrean izatea ere. Ostiralean bi Koreen arteko goi-bileran lortutako konpromisoaren harira etorri da iragarpena, Seulgo Gobernuak igande honetan azaldu duenez.

Sei proba atomikoak egin zituen zentroa behin betiko itxiko duela esan du Piongianek. Bi herrialdeak "guztiz desnuklearizatzeko" kompromisoa hartu zuten Moon Jae-in Hego Koreako presidentearen eta Kim Jon-un Ipar Koreako buruaren arteko goi-bileran, Hego Koreako presidentetzako bulegoak ohar batean iragarri duenez.

Seulek azaldu duenez, Kimek Mooni Punggyeriren (herrialdearen ipar-ekialdea) itxiera publikoki egitea proposatu zion goi-bileran, Piongiangek desnuklearizazioarekin duen konpromisoa azpimarratzeko.

Horren harira, Ipar Koreako buruak esan zuen aditu eta kazetariak gonbidatuko zituela, proba atomikoen zentroaren itxiera ikustera.

Kimek Langileen Alderdiko Batzorde Zentraleko apirilaren 20ko bileran iragarri zuen proba nuklearrak eta misilenak bertan behera uzten zituela, baita Punggyeriko basearen itxiera ere.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Albisteak Seul Ipar Korea Albisteak