Mundua -

Siria

Siriako Armadak Duma kontrolpean hartu duela iragarri du Errusiak

Polizia militar errusiarrak izango dira hemendik aurrera hirian ordena publikoa mantentzeko bermatzaileak.

Miembros del Ejército del Islam trasladados en Duma, a las afueras de Damasco, en Siria. Foto: EFE.
Miembros del Ejército del Islam son trasladados en Duma, a las afueras de Damasco, en Siria.
Miembros del Ejército del Islam trasladados en Duma, a las afueras de Damasco, en Siria. Foto: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako Armadak Duma, Ekialdeko Ghutako hiririk handiena eta Damaskon matxinoek zuten azken bastioia, kontrolpean hartu duela iragarri du ostegun honetan Errusiako Defentsa Ministerioak.

Defentsak zabaldutako agiriaren arabera, "gaurtik aurrera Errusiako Indar Armatuetako poliziak izango dira hirian".

Hori horrela, "hirian ordena publikoa mantentzeko bermatzaileak" polizia militar errusiarrak izango dira.

Ildo horretan, Dumatik zibilak eta soldaduak ateratzen jarraitzen dutela gaineratu dute bertan.

"Apirilaren 1etik, 13.504 soldadu eta horien senideak atera dituzte Dumatik", Errusiako Defentsa Ministerioaren arabera.

Bestalde, Ekialdeko Ghutan laguntza humanitarioa sartzeko etenaldiak ezarri zituztenetik 167.000 zibil ebakuatu dituzte.

Duman eraso kimikoa gertatu ostean nazioartean sortutako tentsioaren erdian hartu du kontrolpean Siriako Armadak Duma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Errusia berriak Albisteak Siria gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?