Mundua -
Siria
Arma kimikoen kontrako erakundeak Sirian izandako erasoa ikertuko du
Arma kimikoen kontrako erakundeak talde bat bidaliko du Siriara, Duma hirian izandako ustezko eraso kimikoa ikertzeko. 40 bat lagun hil ziren.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arma kimikoen kontrako erakundeak jakinarazi du Sirian eraso kimikorik izan den edo ez argitzeko ikertzaile talde bat bidaliko duela herrialde horretara eta dagoeneko Siriako Gobernuarekin harremanetan dagoela izapide guztiak egiteko.
Ohar batean zehatu duenez, ikerketa-taldea prestatzen ari dira, Siriara "laster" joateko.
Ustezko eraso kimikoa joan den larunbatean jazo zen Duma hirian. Gutxienez 42 lagun hil ziren, toxikatuta.
Ameriketako Estatu Batuen babesa duten Siriako Mediku Elkarteak eta Defentsa Zibilerako Erakundeak arma kimikoekin egindako erasoa izan zela ohartarazi zuten.
Siriako Gobernuak eta Errusiak ukatu egin dute bonbardaketetan arma kimikorik erabili izana.
Siriako Giza Eskubideen Behatokiak, ostera, gutxienez 21 pertsona itota hil zirela zabaldu zuen, eraikin batzuk behera etorri ostean.