Mundua -

AEB

Trump ez da Kim Jong-unekin bilduko, Ipar Koreak 'erabaki zehatzak' hartu ezean

“Ez da bilerarik izango, aldez aurretik Ipar Koreak pauso konkretuak eman eta erabaki zehatzak hartzen ez baldin baditu”, adierazi du Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak.

Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramailea. Argazkia: EFE
Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramailea. Argazkia: EFE
Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea ez da Kim Jong-un buruzagiarekin bilduko, Ipar Korearen “ekintza konkretu” eta “egiaztagarriak” ikusi arte, Sarah Huckabee Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak gaur ziurtatu duenez.

“Ez da bilerarik izango, aldez aurretik Ipar Koreak pauso konkretuak eman eta erabaki zehatzak hartzen ez baldin baditu”, esan du Sandersek prentsaurrekoan.

AEBko buruzagiak bileran “aurrerapausoak lortzea espero” duela azpimarratu du Etxe Zuriko bozeramaileak, baina oraingoz batzarra egiteko datarik eta tokirik adostu ez dutela argi utzi du.

Horrela, Ipar Koreak “desnuklearizatzeko, proba nuklear eta balistikoak etetea, eta Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Korea aliatuaren arteko maniobra militarrak onartzea agindu du”, Sandersek gogorarazi duenez.

“Presio kanpaina eraginkorra izan dela badakigu, Ipar Koreari presio ikaragarria egin diogu”, goraipatu du bozeramaileak. “Kanpaina ez da aldatuko”, berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump Ipar Korea