Mundua -

Estatu Batuak

AEBk 13 errusiar auzipetu dituzte, 2016ko hauteskundeetan eskua sartu izana egotzita

Fiskaltzaren arabera, hauteskunde presidentzialetan eragitea zuten helburu, Donald Trumpi mesede eginez eta Hillary Clintonen irudia zikinduz.

Washingtongo Kapitolioa. Artxiboko argazkia: EFE
Washingtongo Kapitolioa. Artxiboko argazkia: EFE
Washingtongo Kapitolioa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Departamentuak jakinarazi du Errusiako 13 lagun eta hiru erakunde auzipetu dituela, 2016ko hauteskunde presidentzialetan eskua sartu izana leporatuta. 2014an hasi omen zuten euren jarduera.

AEBko "hauteskundeetan eta prozesu politikoetan eragiteko legeak urratu" zutela dio Robert Mueller fiskal bereziak zuzentzen duen bulegoak.

Salaketak dio AEBko sistema politikoan eta 2016ko hauteskundeetan "nahasmena eragiteko" helburu zutela eta horretarako, besteak beste, "Donald Trumpen hautagaitza bultzatu eta Hillary Clintonen izena zikindu" zutela.

Era berean, sare horren atzean 'Internet Research Agency LLC' izeneko erakundea dagoela dio. Beren helburuak lortzeko AEBen kontrako "gerra informatikoa" abiarazi zutela dio fiskalak, "sare sozialetan gezurrezko perfilak sortuta eta Internetek eskaintzen dituen beste bitarteko batzuk erabilita".

Auzi honetan Donald Trumpi lotutako lau pertsona auzipetu ditu Mueller fiskal bereziak: Micahel Flynn Etxe Zuriko segurtasun aholkulari ohia; Paul Manafort hauteskunde kanpainako arduraduna; Rick Gates hauteskunde-kanpainako zuzendariordea; George Papadopoulos aholkulari ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia Hauteskundeak AEB albisteak