Mundua -

Venezuela

Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketak, eperik gabe etenda

Bi aldeak ez dira ados jarri hauteskundeak deitzeko data zehazterakoan eta negoziazioa eten egin dute.

Danilo Medina Dominikar Errepublikako presidentea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Argazkia: EFE
Danilo Medina Dominikar Errepublikako presidentea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Argazkia: EFE
Danilo Medina Dominikar Errepublikako presidentea eta Jose Luis Rodriguez Zapatero. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernuaren eta oposizioko taldeak biltzen dituen Batasun Demokratikorako Mahaiaren arteko elkarrizketa prozesua behin-behinean bertan behera utzi dute, elkarrizketari berriro heltzeko datarik zehaztu gabe.

Danilo Medina Dominikar Errepublikako presidenteak egin du iragarpena, Santo Domingon egindako agerraldi batean, Venezuelako Gobernua eta oposizioa herrialde horretan ari baitira negoziazioan.

Bi aldeek duela hilabete batzuk hasi zuten elkarrizketa prozesua, Venezuelan bizi duten krisi politiko eta ekonomikoari irtenbidea eman nahian.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia ari da bitartekari lanetan, eta honek azaldu duenez, bi aldeei proposatu dieten dokumentuak hauteskunde prozesuari buruzko xehetasunak biltzen ditu, hala nola, data, bermeak eta ikuskariak.

Proposamena onartu eta akordioa asteazken honetan itxiko zela espero zuen Zapaterok, baina ez da hala izan.

Medinak jakinarazi duenez, hauteskundeak deitzeko datak eragin du desadostasun nagusia.

Hauteskundeak apirilaren 30a baino lehen egin behar direla esan zuen Venezuelako Asanblada Konstituziogileak. Nicolas Maduroren Gobernuak martxoaren 8an egitea proposatu zuen; oposizioak, ostera, ekainaren 10ean.

Gauzak horrela, hauteskundeak apirilaren 22an egitea proposatu dute bitartekariek, baina oposizioak ez du aukera hori onartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Venezuela albisteak Nicolás Maduro gaur