Mundua -

VENEZUELA

Gobernua eta oposizioa negoziazio mahaira itzuliko dira astelehen honetan

Dominikar Errepublikan izango da hitzordua, eta gai nagusia, uda aurretik ospatuko diren hauteskunde presidentzialak izango dira.

Venezuelako gobernua
Venezuelako gobernua
Venezuelako gobernua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernua eta oposizioa berriz ere elkartuko dira bihar Dominikar Errepublikan. Maiatz aurretik izango diren hauteskundeak izango dituzte eztaibaidaren erdian. Dena dela, chavismoaren kontrakoek ez dute oraindik erabaki parte hartuko ote duten, "bermeak" falta direla uste baitute.

Abenduan ekin zieten elkarrizketei Santo Domingon Danilo Medina presidente dominikarraren eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiaren babespean. Chile, Nicaragua, Bolivia, San Vicente eta Las Granadinas ere laguntza ematen ari dira.

MUD edo Unitate Demokratikoaren Mahaia oposizioko alderdiak biharko bileran egongo dela iragarri du "hauteskunde justuak izateko bermeak eskatzeko".

Aldiz,  Leopoldo Lopez opositorean VP alderdiak ez du parte hartuko, ANCaren azken erabakiekin ados ez dagoelako.

ANC edo Asanblada Nazioanal Konstituziogileak hauteskundeak aurreratzea erabaki du, eta bost alderdiri militantzia zerrendak berritzeko eskatu die parte hartu ahal izateko, tartean, MUDari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Nicolás Maduro gaur Dominikar Errepublika gaur