Mundua -

Venezuela

Presidenterako hauteskundeak apirilaren 30a baino lehen egingo dituzte Venezuelan

Bozak urteko lehen lauhilekoan egitea adostu du Asanblea Konstituziogileak. Hauteskunde Batzorde Nazionalak zehaztu beharko du data.

Diosdado Cabello diputatua. Argazkia: EFE
Diosdado Cabello diputatua. Argazkia: EFE
Diosdado Cabello diputatua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Asanblea Nazional Konstituziogileak presidenterako hauteskundeak aurtengo lehen lauhilekoan egitea onartu du, hau da, apirilaren 30a baino lehen. Orain, baina, Hauteskunde Batzorde Nazionalak (CNE) zehaztu beharko du data.

Hauteskundeak deitzea oposizioaren eskari nagusia zen herrialdeko krisi politikoa konpontzeko. Nicolas Maduro presidenteak aurten hauteskundeak egitea promestu zuen, baina abendua zen eskuartean zegoen data.

"Asanblea Konstituziogileak adostu du presidenteareko hauteskundeak 2018ko lehen lauhilekoan egitea", iragarri du Diosdado Cabello diputatu chavistak, onartutako dekretua irakurtzean.

Horren esanetan, Europar Batasunak astelehen honetan onartutako zigorrek eragina izan dute hauteskunde deialdian. "Munduak zigorrak ezarri nahi baditu, guk hauteskundeak ezarriko ditugu", esan du.

Deialdiaren berri izan ostean, Henrique Capriles oposizioko buruak "batasuna" eskatu du "demokrazia berreskuratzeko".

Presidenterako azken hauteskundeak 2013ko apirilean egin zituzten, eta, orduan, Madurok Capriles garaitu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak Latinoamerika albisteak