Mundua -

VENEZUELA

Venezuelako oposizioa ez da elkarrizketarako mahaian izango gaur

Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten oposizioaren alderdien koalizioa ez da Dominikar Errepublikan negoziatzeko aurreikusitako bilerara joango, hainbat hedabideren arabera.

Nicolas Maduro atzo, asteazkena, gobernu ekitaldi batean. Argazkia: EFE.
Nicolas Maduro atzo, asteazkena, gobernu ekitaldi batean.
Nicolas Maduro atzo, asteazkena, gobernu ekitaldi batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten oposizioaren alderdien koalizioa ez da joango ostegun honetan Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren artean, Dominikar Errepublikan negoziatzeko aurreikusitako bilerara, hainbat hedabidek jakitera eman dutenez.

Henry Ramos Allup opositoreak El Universal egunkariari jakinarazi dionez, bere alderdia (Acción Democrática) ez da bileran izango. Danilo Medina presidente dominikarrak abenduaren 1ean abiatutako negoziazio prozesuaren laugarren bilera da gaurkoa.

Oraingoz, Batasun Demokratikoaren Mahaia osatzen duten oposizioaren alderdiek ez dute publikoki esan agertuko ez direnik, eta Luis Floridok (oposizioko negoziatzaileetako bat) bakarrik zabaldu du horren inguruko txio bat Twitterren.

Nestor Reverol Barne ministroak "gezurra esan zien Venezuelako herritarrei; horren hitzak Dominikar Errepublikan egiten ari diren negoziazioak oztopatzen ditu. Gobernuak esandakoa ezeztatu behar du", esan du Voluntad Popularreko kideak sare sozialean.

Batasun Demokratikoaren Mahaiak gutuna idatzi dio Medina presidenteari, gertatutakoa "kontuan izateko" eta "aldeen artean errespetua izateko deia egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Venezuela albisteak Dominikar Errepublika albisteak