Mundua -
Peru
Indultua eman diote Fujimori Peruko presidente ohiari
25 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten bere agintaldian (1990-2000) izandako sarraskiak egotzita. Kuczynski presidenteak indultua eman dio eta erabaki horrek hautsak harrotu ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Alberto Fujimori Peruko presidente ohiari indultua eman dio Pedro Pablo Kuczynski egungo presidenteak, eta erabaki horrek hautsak harrotu ditu Perun.
Fujimoriri 25 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten bere agintaldian (1990-2000) izandako sarraskiak eta bahiketak egotzita.
Colina izeneko talde militarrak 25 pertsona hil zituen eta hilketa horien erantzuletzat jo zuten Fujimori.
Hirugarren eraso bat ere leporatu zioten, baina indultu honen ondorioz ez dute auzipetuko. Kasu horretan sei lagun hil zituzten.
Biktimen senideek Giza Eskubideen Auzitegira joko dutela iragarri dute. Indultua emanda, Fujimioriri inpunitatea aitortzen zaiola salatu dute.