Mundua -

Venezuela

Madurok Petroa sortuko duela iragarri du, Venezuelako diru digitala

Diru arloko burujabetza bultzatzeko, finantza-transakzioak egiteko eta finantza-blokeoa gainditzeko xedez hartu duela neurria azaldu du.

Nicolas Maduroren artxiboko argazkia. EFE
Nicolas Maduroren artxiboko argazkia. EFE
Venezuelan kriptodiru bat sortuko dutela iragarri du Nicolas Madurok

1:05

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Petro diru digitala sortuko duela iragarri du, diru arloko burujabetza bultzatzeko, finantza-transakzioak egiteko eta finantza-blokeoa gainditzeko.

"Diru digitala sortuko duela iragarri du Venezuelak. Petro izena izango du (?), eta nazioartean finantziazioa bilatzen jarraitzeko modu berriak izateko aukera emango digu, herrialdearen garapen ekonomikoa eta soziala handitzeko", esan du Madurok astero VTV telebista-katean eskaintzen duen saioan.

Madurok azaldu duenez, Venezuelak dituen urre, petrolio, gas eta diamante erreserbak erabilita jaulkiko du diru berria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela albisteak Nicolás Maduro