Mundua -

Venezuela

23 estatuetako 17tan nagusitu da chavismoa, datu ofizialen arabera

Hauteskunde Batzorde Nazionalak esan du emaitzak "atzeraezinak" direla.

Nicolas Maduro datuak ezagutu ostean. EFE
Nicolas Maduro datuak ezagutu ostean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chavismoa nagusitu da igande honetan Venezuelako eskualdeetako hauteskundeetan, eta "garaipen handia" lortu du, Venezuelako 23 estatuetako 17tan nagusitu baita.

Hauteskunde Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, Venezuelako Alderdi Sozialista Batua (PSUV) 17 estatutan nagusitu da, eta oposizioko hautagaiak nagusitu dira 5etan. Bolivar estatua (hego-ekialdea) borrokatzen ari dira oraindik.

PSUVk Miranda (ipar-erdialdea), Lara (mendebaldea) eta Amazonas (hegoaldea) kendu dizkio Batasun Demokratikoaren Mahaiari (MUD), datu ofizialen arabera.

Botoen % 95,8 zenbatuta, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidenteak esan du emaitzak "atzeraezinak" direla. Halaber, % 61,14ko partaidetza izan dela jakinarazi du.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak pozik hartu du ofizialismoaren garaipena, eta Gobernuaren aldekoak oraindik nagusi direla azpimarratu du.

"Herrialdeko estatuen % 75ean irabazi dugu (…), chavismoa bizirik dago, garaile da, eta kaleetan dago", adierazi du presidenteak, Venezuelako Hauteskunde Batzorde Nagusiak hauteskundeetako emaitzak iragarri ostean.

Bestalde, Madurok bere laguntza eskaini die garaile atera diren oposizioaren bost eskualdeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Venezuela albisteak Nicolás Maduro