Mundua -
AEB-Iran
AEBren kontrako defentsa gaitasuna handituko duela esan du Iranek
Trumpek egindako adierazpenen aurrean, Irango Indar Armatuek "etenik gabe" jarraituko dute beren defentsarako gaitasunak garatzen eta hobetzen, "AEBko erregimen ustelari aurre egiteko".
Agentziak | Erredakzioa
Irango Indar Armatuek "etenik gabe" jarraituko dute beren defentsarako gaitasunak garatzen eta hobetzen "AEBko erregimen ustelari aurre egiteko", Masud Yazayeri bozeramaileka adierazi duenez.
Hala erantzun dio Iranek ostiral honetan Donald Trump AEBko presidenteak Iranekin sinatutako akordio militarra bertan behera uzteko egindako mehatxuaren aurrean. Izan ere, AEBko presidenteak iragarri zuenez, bere bermea erretiratu dio Iranekin 2015ean lorturiko akordio nuklearrari, eta hitzarmena behin betiko apurtzearekin mehatxu egin zuen, hilabete gutxiren buruan aldatzea lortzen ez badu.Hitz horien ostean, Yazayerik adierazi du Irango indarrak lehen baino "argiago" dutela eta "arrazoi gehiago" dituztela, eta "mundu osoko zapalduak babesten" jarraituko dutela. Irango indarrek bultzatutako ekintzek "ondorioak izango dituzte kanpoaldean", eta Trumpek "bere garaian" ikusiko ditu.
2015eko akordioa Iranek eta mundu mailako sei potentzia handik akordio nuklearra lortu zuten 2015ean, Iranen kontrako zigorrak bertan behera uztearen truke. Horren ostean, AEBko Kongresuak akordio horren inguruko lege bat onartu zuen Horren arabera, AEBko Kongresuak Iranekiko akordioari buruz hitz egitera behartzen du presidentea, 90 egunez behin.
Etxe Zurira heldu zenetik, Trumpek birritan gaiari buruzko bere iritzia eman badu ere, oraingoan testua zuzentzeko eta "marra gorriak" jartzeko eskatu die legegileei, konpromisoak urratuz gero, "automatikoki" Irani zigorrak ezartzeko.