Mundua -
Gatazka
Trumpek Ipar Korea suntsitzeko mehatxu egin du berriro
Bestalde, Ipar Koreako Kanpo arazoetako ministroak ohartarazi du “mehatxuek oraindik eta saihetsezinagoa” egiten dutela suziriek Estatu Batuen gainetik hegan egitea.
Agentziak | Erredakzioa
Donald Trump AEBko presidenteak Ipar Korea suntsitzeko mehatxu egin du berriro, Nazio Batuetako Batzar Nagusian Ipar Korearen ordezkaritzaren agerraldia entzun ostean. Estatu Batuetako agintaria “zoratuta” zegoela esan zuen, eta Piongiangen kontra “misio suizida” batean sartu zela. Halaber, “Estatu Batuen gainetik Ipar Koreako koheteek hegan egingo zutela” azpimarratu zuen.
“NBEko Ipar Koreako Kanpo arazoetako ministroari hitz egiten entzun diot duela gutxi. ‘Suziri gizon txikia'ren pentsamenduei oihartzuna egiten jarraituz gero, ez dira denbora askorako hemen izango”, idatzi du Trumpek haren Twitterreko kontuan. Erabilitako gutxiespen-ezizena aste honetan beste behin erabili du Ipar Koreako burua deskribatzeko. Azken honek komunitatearen pazientzia probatu nahi izan du, misilekin eta bonba nuklearrekin egindako entseguekin.
Ri Yong Ho Ipar Koreako Kanpo arazoetako ministroak ohartarazi du larunbat honetan Trumpek Kim Jong Un Ipar Koreako liderrari egindako “mehatxuek oraindik eta saihetsezinagoa” egiten dutela suziriek Estatu Batuen gainetik hegan egitea.
“Bera (Trump) herrialdearen (Kim) duintasuna mehatxatzen saiatu da, ‘suziri gizona’ deituta. Halere, hori eginda akats konponezina gauzatu du, gure suziriak Estatu Batuetako lurralde osoa bisitatzea are saihetsezinagoa eginez”, adierazi du Rik, NBEko Batzar Nagusian emandako hitzaldian (New Yorken du egoitza). Rik azaldu duenez, Trumpek “haren hitzei baino gehiagori” aurre egin beharko die.