Mundua -

Urakanak Atlantikoan

Maria urakanak kalte 'larriak' egin ditu Puerto Ricon

Ehunka etxebizitza suntsitu dira 220 km/h-ko haizeak direla eta. Gainera, hainbat ibaik gainez egin dute, eurien ondorioz.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Rosello Puerto Ricoko gobernadoreak adierazi du Maria urakanak kalte "larriak" egin dituela, baina oraingoz badirudi ez dela inor hil.

Horren esanetan, oraindik beste egun bat emango dute euripean, eta erreskate taldeak ezin dira kalera atera oraindik, haizea baretu arte.

Uhartea "hondamendi eremu" izendatzea eskatu dio Rossellok Donald Trump AEBko presidenteari.

Astelehenean ezarri zuten larrialdi egoera, Maria iristear baitzegoen, eta Puerto Ricoko Larrialdietarako Agentziak oraingoz etxean geratzeko eskatu die herritarrei.

Ehunka etxebizitza suntsitu dira Puerto Ricon, 220 km/h-ko haizeak direla eta. Gainera, hainbat ibaik gainez egin dute, eurien ondorioz.

Maria azken 80 urteetan Puerto Rico astindu duen urakan indartsuenetakoa izan da. Indartsuena, baina, Irma izan zen, joan den astean Karibe aldea eta AEB hego-ekialdea astindu duen urakana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Hondamendi naturalak Eguneko albisteak Latinoamerikako azken ordukoa Urakanak albisteak Puerto Rico azken ordukoa