Mundua -

Nazio Batuen Erakundea

Ipar Korea 'guztiz suntsitzeko' aukerarekin mehatxu egin du Trumpek

“Kohete gizona bera eta bere erregimenarentzako misio suizida batean dago”, erantsi du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Kim Jong-un buruzagiari erreferentzia eginez.

Donald Trump AEBko presidentea, NBEko Batzar Nagusian egindako lehen agerraldian. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidentea, NBEko Batzar Nagusian egindako lehen agerraldian. Argazkia: EFE
Ipar Korea 'guztiz suntsitzeko' aukerarekin mehatxu egin du Trumpek

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Piongiangeko erregimenak AEB eta bere aliatuak mehatxatzen jarraitzen baldin badu, Ipar Korea ?guztiz suntsitu?, beste aukerarik ez dutela izango ohartarazi du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.

Piongiangen mehatxu nuklearrek jarraitu ezkero, Ipar Korea ?guztiz suntsitu, beste aukerarik ez dugu izango?, adierazi du Trumpek Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusian.

?Desnuklearizazioa etorkizun onargarri bakarra dela ohartzeko garaia du Ipar Koreak?, gaineratu du Trumpek. ?Kohete gizona bera eta bere erregimenarentzako misio suizida batean dago?, erantsi du Ameriketako Estatu Batuetako agintariak, Kim Jong-un buruzagiari erreferentzia eginez.

"Mundu guztia mehatxatzen ari dira"

Ipar Korearen proba nuklearrak eta misil balistikoak ?mundu guztia mehatxatzen? ari direla nabarmendu du AEBko buruzagiak. Horregatik, Piongiangeko erregimena bakartzeko batasuna eskatu du.

Trumpen hitzetan, Piongiangeko erregimenak arma nuklearrak eskura izatea ez zaio inori interesatzen. Bestalde, milioika herritar ?gosez hiltzea? leporatu dio Ipar Koreari.

NBEko Segurtasun Kontseiluan, Ipar Koreari zigorrak ezartzearen aldeko botoa ematea eskertu die Trumpek Txinari eta Errusiari, baina Piongiangen mehatxuen aurrean ?askoz gehiago? egin behar dela esan du.

Iranekin adostutako akordioa ?lotsagarria? da AEBrentzat

Washingtonek eta Iranek 2015ean adostu zuten akordio nuklearra ?lotsagarria? dela adierazi du AEBeko presidenteak. Trumpen ahotan, ?balizko programa nuklear baten estalkia? izango denaren susmoa hartzen badiote, bere Exekutiboak akordioa hautsiko luke.

?Akordio hori lotsagarria da Ameriketako Estatu Batuentzat, eta horri dagokionez nire azken hitza entzun duzuenik ez dut uste?, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak NBE bideoak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump albisteak Ipar Korea