Mundua -
Krisia
Rohingyen lurraldera laguntza humanitarioa bidaliko duela esan du Suu Kyik
Gainera, Rakhinen abuztuan giza eskubideen urraketarik egon bazen konpondu egingo duela hitzeman du Myanmarko buru eta Bakearen Nobel saridunak.
agentziak | erredakzioa
Aung San Suu Kyi Myanmarko buru eta Bakearen Nobel saridunak laguntza humanitarioa bidaliko du Rakhine estatura, hain zuzen, rohingya talde musulmana eta beste talde batzuk bizi diren lurraldera.
Suu Kyik, gainera, Rakhinen abuztuan giza eskubideen urraketarik egon bazen konpondu egingo duela hitzeman du. Egun horretan, oldarraldi militarra egin zuten ekintzaile rohingyen eraso bati erantzunda.
Suu Kyik Naipiyidon emandako prentsaurreko batean egin du iragarpena, diplomazialarien, agintarien eta kazetarien aurrean.
"Egindako ahalegina gorabehera, ezin izan dugu gatazka geldiarazi (…) Ez da Gobernuaren asmoa erantzukizunak bere gain ez hartzea", gaineratu du.
"Giza eskubideen urraketa guztiak gaitzesten ditugu (…) Legearen eta ordenaren inperioarekin konpromisoa dugu", esan du 1991n Bakearen Nobel saria jaso zuen emakumeak.