Mundua -

Hondamendi naturala

Dagoeneko 50 hildako utzi ditu Harvey urakanak AEBn

Berreraikitze lanetarako 7.900 milioi dolarreko diru-laguntzak onartzeko eskatu dio Donald Trump presidenteak AEBko Kongresuari.

32.000 biztanle euren etxeetatik atera behar izan dituzte AEBn. Argazkia: EFE
32.000 biztanle euren etxeetatik atera behar izan dituzte AEBn. Argazkia: EFE
Gutxienez 50 pertsona hil dira Harvey urakanaren ondorioz

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harvey urakanak 50 hildako eragin ditu jada AEBn, azken informazioen arabera. Dena dela, bilaketa eta erreskate operazioek jarraitzen dute hainbat estatutan, Houstoneko udalerrian bereziki.

Harveyk uholde larriak eragin ditu, 20 bat lagun desagertu dira, eta 32.000 biztanle euren etxeetatik atera behar izan dituzte. Orain, 50 km/h-ko abiadurarekin mugitzen da urakana; hori dela eta, ekaitz tropikala da berriro ere, eta indarra galtzen ari da.

Houston udalerria geldiarazi du urakanak, eta litekeena da AEBko historian izandako hondamendi natural adierazgarrienetarikoa bihurtzea.

Hori dela eta, berreraikitze lanetarako 7.900 milioi dolarretako diru-laguntzak onartzeko eskatu dio Donald Trump presidenteak AEBko Kongresuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Donald Trump albisteak Urakanak azken ordukoa Lurrikaretan hildakoak