Mundua -
Venezuela
Asanblea Konstituziogileak Fiskal Nagusia kargugabetu du
Tarek William Saab Herriaren Defendatzailea izango da Fiskal Nagusia aurrerantzean.
Agentziak | Erredakzioa
Venezuelako Asanblea Konstituziogileak Luisa Ortega Fiskal Nagusia kargugabetu du, gaur egindako lehen bileran. Nicolas Maduro presidentearen aurkako jarrera du Ortegak.
"Luisa Ortega Fiskal Nagusiaren aurkako meritua onartu dugu, epaiketa bidez, bere jardunean akats larriak egiteagatik", iragarri du Venezuelako Alderdi Sozialistak Twitter bidez.
Batzorde Konstituziogileko diputatuek Tarek William Saab izendatu dute Fiskal Nagusi, orain arte Herriaren Defendatzaile izandakoa.
Bestalde, Asanblea bi urtez egongo dela indarrean erabaki dute bileran, aho batez.
Fiskaltzaren bulegoak "jazartzen" ari zirela salatu du Ortegak
Konstituziogilearen erabakiaren berri izan baino lehen, Polizia Fiskaltza Nagusiaren bulegoak "jazartzen" ari zela salatu du Luisa Ortegak.