Mundua -
10 zibil hil dira Sirian, AEBk gidatutako koalizioaren bonbardaketa batean
Hildakoen artean gutxienez bost adingabe daude, eta, horrez gain, hainbat pertsona zauritu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez hamar zibil hil dira larunbat honetan Sirian, AEBk zuzentzen duen koalizioak Estatu Islamikoaren aurka egin duen bonbardaketa batean. Gertaera Siria ekialdean dagoen Deir al Zor probintziako Al Mayadin hirian gertatu da. Hala eman du jakitera SANA Siriako informazio agentziak.
Hildakoen artean gutxienez bost adingabe daude, eta, horrez gain, hainbat pertsona zauritu dira.
NBEren datuen arabera, 300.000tik 400.000ra bitarteko hildako kopurua egon da Sirian bertan dagoen 2011. urtetik gerragatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea