Mundua -

AEB

John Kelly Kabinete-buru izendatu du Trumpek

AEBko presidenteak Reince Priebus kargugabetu du, azken asteotan Etxe Zuriko Komunikazio zuzendari berriak bere jarduna gogor kritikatu ostean.

Donald Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kelly jenerala kabinete-buru izendatu du ostiral honetan Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak. Twitterren zabaldutako mezu baten bidez eman du ezusteko erabaki horren berri. Orain arte Reince Priebusek betetzen zuen kargu hori, baina azken asteotan Anthony Scaramucci Komunikazio zuzendari izendatu berriak gogor kritikatu du bere jarduna.

“John Kelly Segurtasun Nazionaleko idazkari nagusia nire kabinete-buru gisa izendatu berri dudala iragartzeak pozten nau”, esan du AEBko agintariak Twitterren idatzitako mezu batean.

Priebusen ordezkoa “estatubatuar eta lider on bat” bezala kalifikatu du Trumpek, eta John Kelly bere gobernuko “benetako izar bat” dela ziurtatu du. Era berean, orain arte Segurtasun Nazionaleko idazkari nagusi gida egindako “lan ikusgarria” goraipatu du buruzagi estatubatuarrak.

Sean Spice Etxe Zuriko bozeramaileak joan den astean eman zuen dimisioa, ez zegoelako ados Trumpekin. Orduan, Anthony Scaramucci Komunikazio zuzendari izendatu zuen AEBko presidenteak. Dagoeneko sei hilabete eman ditu Trumpek Etxe Zurian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Gaurko azken orduko albistea Trump gaur